XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERTSU Donostian, 1968-ko otsailaren 11-an, Xalbador zenak kantatu bertsuak.

Iriondok, Xalbador eta Arozamenari, gai hau eman zien: Gezurrik handiena nork erran?.

Eta Xalbador zenak hiru hauek ateratu zituen:
Horra, jaun-andre maitagarriak,
gure gezurren argiak;
zoinek haundiagoa botatzen
hasiak gera gu biak.
Ez det auzotik jakindua hau,
etxean tut ageriak:
goizean hogoi bat litro esne
eman du gure idiak.

Bira haundia emana diot
beti oinez munduari,
eta hor gaindi ikusia dut
nik mirari ugari.
Goizean ere etxetik egon
naiz begira arbolari:
amar arraintxo haren abarrean
eni zaudezin kantari.

Edari ona maitatzen det nik
begikoa det kupela;
ta denek jakingo dezute ba
andrea ere badutela.
Horra bertze gauza bat milagro,
hau ez litaike bestela:
berandu etxian sartzen naizenean
ixilik uzten nauela.